Que-es-un-activo-inmobiliario

Zer dira aktibo higiezinak?

Finantzaketa ezinbestekoa da edozer enpresa sortzeko eta enpreson zuzendariek buruan dituzten plan eta proiektuak garatzearen bidez aurrera egiteko. Eskaintzen dituzten ondasunen eta zerbitzuen bidez lor daiteke behar den likidezia, baita banku-kredituen eta zor-jaulkipenen bidez ere, besteak beste. Nolanahi ere, batzuetan, metodook denbora behar izaten dute aberastasuna sortzeko eta finantza-karga oso arriskutsu bat gain hartzea dakarte. Hori horrela, beharrezkoa izaten da likidezia denbora-epe motz batean lortzeko moduren bat bilatzea. Hortxe sartzen da jokoan enpresa baten aktibo higiezina finantzazio-modu gisa.

Read more

como-se-declara-un-alquiler

Nola aitortu alokairua?

Alokairuek hazkunde nabarmena izan dute Espainiako higiezinen munduan; familien % 20 inguruk errentamenduari onura handi samarra ateratzen diotela estimatzen da. Nolanahi ere, eta gure herrialdean oso ohiko bilakatu den arren, pertsona askok ez dakite Ogasunaren aurrean zer zerga ordaindu behar dituzten, ezta legean bestelako zer tasa eta bonu jasota dauden ere. Horregatik, hain zuzen ere, errentatzaile izan nahi baduzu, komeni zaizu Estatuarekin zer erantzukizun izango dituzun pixka bat ikertzea.

Read more

Qué es mayoría simple en una comunidad de vecinos

Zer da gehiengo soila, auzotarren erkidegoan?

Espainiako ia biztanle guztiek dakite zer diren auzotarren erkidegoak. Oro har, eraikin bateko jabe guztiek egiten dituzten bilerak dira, eta Jabetza Horizontalaren Legean eta beste araudi batzuetan xedatutakoari jarraitzen diote. Batzuek ez dute gustuko bileretara joatea, uste baitute garrantzi gutxiko gaiez hitz egiten dela; edo, besterik gabe, ez dute denborarik horietara joateko. Bestalde, bileretan parte hartzen duten askok ez dakite ondo alderdi juridikoan zer ondore sortuko dituzten bertan hartzen diren erabakiek.

Read more

Zein eskubide ditu maizter batek jabeen bileretan?

Maizterra izatea zaila gerta dakieke batzuei; izan ere, haiena erabat ez den etxebizitza batean bizi dira, eta ezin dute haren gaineko erabaki garrantzitsurik hartu. Egoera murriztailea da, eta hala eraman behar da, baldin eta bakarrik bizi nahi bada eta ez badago diru aski norberaren etxebizitza erosteko. Errentamenduaren onuretako bat da jabearen eginbeharretako batzuen gainean ardurarik ez izatea, hark bete beharko baititu, Espainiako legeria betez.

Read more

Zer gastu dakar etxebizitza bat erosteak?

Bizitza errealean zailtasun ugari izan daitezke gure ametsak gauzatu nahi ditugunean, zer esanik ez dirua tarteko dagoen horiei dagokienez. Eta etxebizitza bat erostea ez da salbuespena; baliteke pentsatzea etxebizitza bat eskuratzeko orduan erosketa bera dela izango duzun gastu handi bakarra, oker zaude, ordea. Etxebizitza hipotekarekin edo horrelakorik gabe erosita ere, beti eduki beharko duzu diru kopuru gehigarri bat erreserbaturik, beti dauden gastu gehigarri horiei aurre egitearren.

Read more

Zer egin bizilagun batek zarata handia egiten badu?

Oro har, erkidegoetako kideen arteko bizikidetza atsegina izaten da. Halaere, egoera batzuetan, neurriak lehenbailehen hartzea izaten da aukera bakarra, bizilagun baten edo gehiagoren ekintzek eraikin osoaren lasaitasuna aztoratzen dutelako, batez ere, edozein ordutan zarata egiten badute. Arazoa okerragoa da soinuak ozenegiak eta gauez badira; horrelakoetan, bizilagun batek zarata handia egiten badu zer egin erabaki behar izaten da.

Read more

Zer gertatzen da bizilagun batek erkidegoko tasa ordaintzen ez badu?

Bizilagunen erkidego batean bizitzea ideia ona da, harik eta baten batek kuotak ordaintzen ez dituen arte. Izan ere, bizilagun batek tasa ordaintzen ez badu, guztiok erabiltzen ditugun zerbitzu publikoen defizita bultzatzen da, eta, ondorioz, legezko jabe gisa eduki beharko genituzkeen eskubideak ezin ditugu osoki erabili. Bizilagun batek erkidegoko tasa ez ordaintzeko, askotariko arrazoiak egon daitezke, baina horiek aldez aurretik jakinarazi beharra dago, eta ondoren, behar dena ordaindu, bizikidetza onenaren mesedetan.

Read more

Jabeen erkidegoetako igerilekuek bete beharreko baldintzak

Hori bai, jabeen erkidego batean igerileku bat irekitzea ez da inolaz ere zeregin erraza, jabeen erkidegoek tentu handiz aztertu beharreko auzia baizik. Izan ere, legeak higienearekin eta osasunarekin lotuta ezarritako baldintzak zorrotz bete behar dira. Igerileku bat irekitzeko prozedura hasteko, jabeen erkidegoak dagokion jarduteko udal lizentzia izan behar du, baita honako agiri osagarri hauek ere:

Read more

Salatu al daiteke bizilagun bat Osasun Administrazioaren aurrean?

Jabeen erkidego batean bizitzea ez da beti erraza, batzuetan arazoak sortzen baitira eraikineko edo urbanizazioko gainontzeko bizilagunekin bakean eta elkarbizitza onean bizitzeari uko egiten dioten auzotarrak izateagatik. Kexarik ohikoenak osasungarritasun arazo larriekin lotuta izan ohi dira, bizilagun batek edo gehiagok jabeen erkidegoko gainontzeko kideak kaltetzen dituen bizimodua izateagatik. Lagungarria da jakitea horrelako egoerak ematen direnean zuzenean Osasun Administrazioaren aurrean salaketa jar daitekeela.

Read more

Nola berreskuratu alokairuan dudan etxebizitza, bertan bizitzeko?

Jabeak etxebizitza behar badu berak edo bere familiak erabiltzeko, Legeak etxea berreskuratzeko aukera ematen dio, baldin eta etxebizitza alokairuan urtebete baino gehiago egon bada. Ez dira, beraz, alokairu-kontratuan zehaztutako urteak nahitaez igaro behar. Hori bai, jabeak, berak edo bere senideren batek behar izanez gero, etxebizitza eskatzeko aukera izango duela zehaztu beharko da baldintzetan.

Read more