Enpresa

Etxaniz Finken Administrazio familia-enpresa bat da, Miguel Etxaniz Azpeitiak 80ko hamarkadaren hasieran sortua. Enpresak kalitatean eta gardentasunean oinarritu du bere kudeaketa, eta, hori dela eta, urteen poderioz hainbat eta hainbat bezeroren konfiantza bereganatu du, Donostialdean finken administrazioaren erreferentzia izateraino.< />< />Azken urteetan, Miguelen seme Jon eta Mikelek hartu dute lekukoa, eta horrek erakusten du enpresak bere jardunean jarraitzeko duen asmoa; izan ere, sektoreko erreferentzia izaten jarraitu nahi du denbora luzez.< />

etxaniz-empresa

Gure balioak aldaezinak dira: zerbitzuaren kalitatea, zintzotasuna eta profesionaltasuna, gure bezeroak eroso senti daitezen beren finken administratzaileak egiten duen kudeaketarekin.

etxaniz-empresa

Instalazioak

Zerbitzua sektorean parekorik ez duten instalazioetan ematen da, 15 pertsonako lan-talde batekin eta komunitateei denbora errealean erantzuteko balio duen sistema informatiko esklusibo batekin. Gure Donostiako eta Lasarteko bulegoek bilera-gelak dituzte Erkidegoko Batzarrak egin ahal izateko, eta, era berean, oso egokiak dira Lanen Batzordeek jarraipen-bilerak egin ditzaten, edo antzeko jardueretarako

etxaniz-empresa