Instalación-de-ascensores-en-comunidades-de-vecinos

Igogailuak instalatzea jabeen erkidegoetan

Eraikinetako bizilagunak aise mugitzeko gailu erabilgarriak dira igogailuak. Nolanahi ere, horiek jabeen erkidegoan instalatzeko aukerak eztabaida ugari sortzen ditu jabeen artean, hainbat zalantza izaten baitituzte: zeintzuk diren mantentze-gastuak, zer egitura-arazo izan ditzakeen eraikinak, eta abar. Horrek eztabaida antzuak dakartza.

Igogailuak minutu batzuk aurrezteko eta eskailerak igo eta jaisteko ahalegina egin behar ez izateko erabilgarritasun bat dira 2018 honetan; baina, horrez gain, desgaitasun motorrak dituzten pertsonek eskubidea dute pisu altuetan dauden etxebizitza-konponbideetan bizitzeko edo eraikinetako denentzako espazio guztietatik ibiltzeko. Eta horrek igogailu bat instalatzea eskatzen badu, hala egin behar da.

Beraz, halako aukerak ebazteko, Jabetza Horizontalari buruzko Legera –2013an aldatu zen– jotzea gomendatzen da, ikuspegi objektibo bat ematen duelako liskarrak ebazten laguntzeko.

Hasteko, liskar ohikoenetako baten sorburua hau izan ohi da: zenbat boto behar diren jabeen erkidego batean igogailu bat instalatzeko. Bada, aipatutako legearen 17.2 artikuluari jarraikiz, jabeen gehiengoaren aldeko botoa behar da, eta gehiengo hori, aldi berean, partaide-kuotaren gehiengoa izan behar da.

Aurrekoari lotuta, beste eragozpen bat oztopo arkitektonikoak kentzea bozkatzeari buruzko zalantza da. Lehen aipatutako artikulua betez, nahitaezkoa da igogailu bat instalatzea oztopo arkitektonikoak kentzea dakarrenean, aurretik aipatutako artikuluan adierazten den bezala, jabeen gehiengo bikoitzaren quorum berberarekin.

Hori horrela izanik, igogailuak instalatzea nahitaezkoa da eta ez da jabeen erkidegoaren akordiorik behar, obraren ondoriozko urteko irteerek 12 hileko ordainketa arruntak gainditzen ez dituztenean. Baita honako baldintzaren bat betetzen denean.

  1. Aitortutako desgaitasuna duen edo 70 urte baino gehiago dituen jabe batek eskatzen badu, eraikinaren barruan bere bizi-kalitatea hobetzeko.
  2. Igogailua instalatzea eskatzen duena 70 urte baino gehiago dituen edo aitortutako desgaitasuna duen norbaitekin bizi bada edo harekin lan egiten badu.

Azkenik, aurreko zailtasunak gaindituta eta igogailua instalatzea lortu ondoren, nor izango da mantentzearen arduraduna? Galdera bikaina, eta eragozpena handiena sortzen duenetako bat. Nolanahi ere, legeak badu zer esan horri buruz. Legearen 9.1.e) artikuluak xedatzen duenez, jabeak behartuta daude beren partaide-kuotarekin gastu orokorretan, higiezinaren mantentzean eta zerbitzuetan laguntzera. Hala eta guztiz ere, bestelako banaketa bat egin daiteke erkidegoko jabeek aho batez adosten badute.

Gatozen, orain, igogailuaren mantentzearen gaira

Igogailuak lege berriek emandako eskubide eta/edo betebehar bat badira ere, higiezinaren balio erantsi bat ere badira; beraz, bizi-kalitatea handitzeaz gainera, berau erabiltzen dutenen gastuak eta erantzukizunak ere handitzen dira, igogailuak funtziona dezan.

Zenbait enpresak, instalazioaz gain, mantentze-lanak ere egiten dituzte eta, hori dela eta, hileko kuota bat adostu behar da, denentzako eremuak garbitzeko eta konpontzeko erreserba-fondoari gehitzeko edo berau osatzeko.

Zalantzarik gabe, legea zehatz-mehatz aztertzeak eta komunikazio aktiboa izateak jabeen artean sor daitezkeen aurkakotasunak ebazten lagun dezakete. Gogoan izan: denon arteko ondasun bat pozgarriagoa da banakako bat baino.