propietarios-pueden-tener-acceso-a-toda-la-documentación-de-la-Comunidad-de-Vecinos

Jabeek eskuratu al dezakete auzotarren erkidegoko dokumentazio guztia?

Jabekidetza baten arduradunek jabeen segurtasuna babesteko betebeharra dute. Horrenbestez, Jabetza Horizontalaren Legearen 20. artikuluan dioenaren arabera, finkaren administratzailearen eginkizuna da erkidegoko dokumentazioa –titularren eskueran dagoena– babestea, eta jabeek dokumentazio hori eskuratu dezakete.

Ondorioz, erkidegoko presidenteek, presidenteordeek eta gainerako ordezkariek ezinbestean zaindu behar dute auzotarrek emandako informazioaren konfidentzialtasuna. Hala eta guztiz ere, badaude zenbait salbuespen datu jakin batzuen tratamenduaren inguruan.

Aurrekoari dagokionez, normala da jabekidetzetan Tratamendu Jardueren deskribapen bat egitea; aurtengo maiatzaren 25a baino lehen, «fitxategi» zeritzon horri. Deskribapen horrek askotariko datuak izan behar ditu, hala nola jabeen izen-abizenak eta zainketa-bideoak. Horrek esan nahi du finkaren administratzaileek askotariko informazioa dutela, eta bi taldetan sailkatu daiteke informazio hori: informazio konfidentziala eta ez-konfidentziala.

Nabarmendu beharrekoa da datu baten konfidentzialtasuna proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioen araberakoa izango dela. Printzipio horiek funtsezkoak dira erakunde batek, pribatua zein publikoa, gizabanako baten eskubideetan esku hartzen duenean ezinbestean gizarte-premia bat betetzeko esku hartzen duela ziurtatzeko diren giza eskubideen arauetan. Horrenbestez, jabeek, auzotarren erkidego bateko dokumentazioa eskuratu nahi badute, arrazoi justifikatu, serio eta objektiboak izan behar dituzte.

Horregatik, komeni da finken arduradunek jakitea erkidegoaren dokumentazioa –haren jarduera ekonomiko eta teknikoei buruzkoa– ez dela sekretua eta auzotarren eskura egon behar duela. Bestalde, garrantzitsua da nabarmentzea ez-konfidentzial gisa sailkatutako datuak –jabeen eskura egon behar dutenak– hauek direla: kontratuak, nominak, fakturak, epai judizialak, harremanetarako zenbait datu, bankuko kontu-laburpenak eta ikus-entzunezko materiala (zainketa-bideoak), baldin eta lagungarriak badira eraikinaren lan-kontrolerako eta zainketarako.

Hirugarrenek dokumentuak erabiltze hori gainbegiratu egiten da.

Hala ere, ezin dugu alde batera utzi Datuak Babesteko Espainiako Agentziak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren bitartez, zenbait muga finkatu dituela hirugarrenek dokumentuak erabiltzeari dagokionez. Izan ere, agentzia horren lege-ordezkariek adierazi dute edozein daturen lagapena datu horiek dagozkien pertsonen adostasunarekin egin behar dela. Bestalde, Jabetza Horizontalaren Legeak adostasun horretatik salbuesten du, baldin eta kontsultatutako informazioa egokia eta neurrizkoa bada.

Zalantzarik gabe, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren helburuetako bat da finkaren arduradunak ez diren jabeen eskumenekoa ez den informazioa babestea. Hala, zenbait datuk, hala nola helbideek, telefono-zenbakiek eta banku-kontuek ez dute zerikusirik erkidegoaren kudeaketa eta funtzionamendu egokiarekin eta, horrenbestez, halako datuak ezin ditu edonork eskuratu. Aitzitik, beste zenbait material –hala nola zainketa-bideoak– ez dira konfidentzialak, auzotarrak babesteko edo lan-jardueraren bat kontrolatzeko lagungarriak badira.

Azkenik, eraikin baten dokumentazio ekonomikoa jabeen eskura uzten da batzar nagusi baten aurreko egunetan. Batzar horietan, kontuak berrikusi eta onartu edo atzera botatzen dira eta, behin bilera amaitu dela, jabeek datu horiek guztiak berrikus ditzakete administratzailearen bulegoan; kontuak eztabaidatu ondoren, halere, administratzaileak jada ez du fakturen kopiak entregatzeko lege-betebeharrik.

Aipatzekoa da informazio teknikoa ez dela informazio ekonomikoa bezala tratatzen. Datu teknikoak higiezinaren egoera orokorrari buruzkoak dira, eta jabeen eskura egon behar dute erabat. Halako dokumentuak berrikusteko, ez da beharrezkoa batzar nagusi bat, eta interesdunek komeni zaien moduan fotokopiatu ditzakete.