Me-pueden-añadir-al-grupo-de-WhatsApp-de-la-comunidad-de-vecinos-sin-mi-consentimiento

Jabeen erkidegoaren WhatsApp-eko taldean sar nazakete nire baimenik gabe?

Mundu mailan gehien erabiltzen den aplikazioetako bat da WhatsApp. Horren arrazoia da telefono adimendunak oso eraginkorrak direla erabiltzaileen arteko komunikazioa mantentzeko. Berrikuntzarik esanguratsuena zera da: aplikazio horren bidez, multimedia-edukia bidal daiteke, telefonoaren hileko saldoari eragin gabe. Teknologiaren asmakizun itzela!

Hala ere, askotan, sortzailearen erasotzaile bihurtzen da teknologia, eta gorabeherak sor ditzake; esaterako, familiakoak eta sozialak, baita legalak ere. Gaur egun, telefonoari lotutako berrikuntzak erabiltzearen ondorioz sortzen den arazorik ohikoena delitu batera zuzenduta dago: pribatutasuna urratzea. Ez, ez da erraza onartzea, baina tresna hori edonola erabiliz gero, edonor bihur daiteke arau-hausle.

Gomendatzen dugu WhatsApp-en berezko ezaugarrietara itzultzea, orain, telefono adimendun bat duen oro taldetan eta azpitaldetan sailkatuta baitago. Eta hori berresteko adibide batzuk ditugu: lagunen taldeak daude, senideenak, eskolakoak, festen ingurukoak, interes komunetakoak eta… jabeenak! Bai, jendeak talde horiek erabiltzen ditu komunikazio-sareak indartzeko.

Hala ere, lehen aipatu dugun bezala, behin baino gehiagotan urratu da pertsona baten pribatutasuna aplikazioa behar bezala ez erabiltzeagatik. Berriz ere, arazoa ez da objektua, erabiltzen duen subjektua baizik. Hori dela eta, jabeen erkidego batean dauden eta telefono adimendunak erabiltzen dituzten pertsona askok jakin nahi dute beraien baimenik gabe sar ditzaketen WhatsApp-en sortutako jabeentzako taldean. Oso sinplea da erantzuna: bai, taldean sar zaitzakete; baina kontua da ea legala den ala ez.

Bada, galderari ondo erantzuteko, zenbait alderdi aztertu behar dira. Lehenik eta behin, aplikazio horretako talde batera lagun bat gehitzeko, bere telefono-zenbaki pertsonala izan behar da. Auzotarrak berak eman badio telefono-zenbakia taldeko administratzaileari, taldera gehitzea ez da ilegala. Baina, jabeak ez badu datua eman eta taldera gehitzen badute, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritakoaren arabera, falta bat egiten ari dira.

Auzotarrak berak eman badio telefono-zenbakia taldeko administratzaileari, taldera gehitzea ez da ilegala. Baina, jabeak ez badu datua eman eta taldera gehitzen badute, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritakoaren arabera, falta bat egiten ari dira.

Baina, zertan datza bidegabekeria? Egoera horretan, birritan urratzen da pribatutasuna. Zergatik? Bada, taldera gehitu duten pertsonak ez baditu bere datuak eman eta administratzaileak hirugarren baten bidez lortu baditu, auzotarraren intimitatearen aurkako delitua egiten ari da administratzailea. Eta, gainera, informazio hori beste taldekideen aurrean erakusten bada, pribatutasuna urratzen ari da. Bata bestearen ondorio da; izan ere, aplikazio horretan lagun bat gehituz gero, taldeko gainerako kideek ikus dezakete bere telefono-zenbakia.

Egoera horren ondorioz, erkidego bereko jabeen arteko arazo legal larriak sortu dira. Eta kereilek laguntza juridikoa behar izan dute arazoari konponbidea emateko. Dena dela, eragozpen larriagoak ekiditeko, zenbait gomendio jarrai dezakete taldeko administratzaileek eta jabeen erkidegoetako arduradunek. Jarraian aipatuko ditugu garrantzitsuenak.

Lehenik, auzotarren baimena eskatzea, WhatsApp-eko taldean sartzeko. Horrek erabat murriztu ditzake pribatutasuna urratzeko delitua egiteko aukerak. Bigarrenik, aplikazioak eskaintzen duen «zabalkunde-zerrenda» tresna erabiltzea. Aukera horren bidez, administratzaileak jakinaren gainean izan ditzake bere zerrendan daudenak, beraien daturik (telefono-zenbakiak) erakutsi gabe.

Bistan denez, aurreko aukerak erabilita, jabeen erkidegoetako arduradunek aukera daukate auzotarren datuak behar bezala erabiltzeko. Horrela, errespetuzko bizikidetasuna eta bizileku bateko kideen banakotasuna sendotzen dira.