Jabeen erkidegoetako igerilekuek bete beharreko baldintzak

Hori bai, jabeen erkidego batean igerileku bat irekitzea ez da inolaz ere zeregin erraza, jabeen erkidegoek tentu handiz aztertu beharreko auzia baizik. Izan ere, legeak higienearekin eta osasunarekin lotuta ezarritako baldintzak zorrotz bete behar dira. Igerileku bat irekitzeko prozedura hasteko, jabeen erkidegoak dagokion jarduteko udal lizentzia izan behar du, baita honako agiri osagarri hauek ere:

  • Jabeen erkidegoaren IFK edo IFZ.
  • Jabeen erkidegoko presidentearen datuak, besteak beste, izena, nortasun agiri nazionala, helbidea eta telefono zenbakia.
  • Igerilekuaren mantentze lanen ardura duen enpresako arduradunaren datuak.
  • Osasun-langileen tituluak eta kontratuak, izan sorosleak, medikuak edo beharrezko beste edozein. Ildo horretan, kontuan izan behar da jabeen erkidego bakoitzak ezartzen duela zenbat sanitario kontratatu, betiere igerilekuaren mota eta tamaina kontuan izanik.
  • Igerilekuaren segurtasun datuen fitxa teknikoa, hau da, produktu kimikoen eta urak bai udan bai neguan jasotzen duen tratamenduaren gaineko datuak.
  • Igerilekuaren erregistro eta kontrol-liburua. Osasun-agintarien eskura izango da beti.
  • Jabeen erkidegoa zenbat etxebizitzak osatzen duten.
  • Neguan tratamenduren bat eginez gero, igerilekuko uraren analisiak, kalitate-parametroek legeak ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.
  • Intsektu- eta arratoi-garbiketako egiaztagiria.
  • Igerilekuaren ordutegia eta erabilera baldintzak erabiltzaileek ikusteko moduan jarri behar dira, baita larrialdietako telefono-zenbakiak eta urak jasotzen duen tratamenduari buruzko informazioa ere.

 

Kontuan izan behar da jabeen erkidego bakoitza autonomoa dela eta igerilekua erabiltzeko araudi propioa duela; bertan, igerilekua erabiltzeko baldintzak, gehieneko edukiera, eta irekiera- eta itxiera-ordutegiak zehaztu behar dira.  Era berean, beti izan behar dira kontuan udal bakoitzak auziokin lotuta onartzen dituen ordenantzak.

Gainera, jabeen erkidegoak behartuta daude etengabe ur analisien emaitzak jakinaraztera, besteak beste, kloro, PH eta bestelako parametroen inguruan; kontuan izan behar da parametrook egunero bete behar dituztela legeak ezarritako osasun-baldintzak. Gomendagarria da jabeen erkidegoak hirugarrenentzako erantzukizun zibileko aseguru bat izatea; ez da nahitaezko baldintza, baina baliagarria izango da jabeen erkidegoak izandako ez-betetze batekin lot daitezkeen kalteak izanez gero.