Nahitaezkoa al da asegurua izatea bizilagunen komunitatean

Nahitaezkoa al da asegurua izatea bizilagunen komunitatean?

Partikular askorentzat, funtsezkoa da ondasun higigarriak eta higiezinak babesteko aseguru bat izatea, baina nahitaezkoa al da bizilagunen komunitateentzat? Galdera horri erantzuteko, egokia da Jabetza Horizontalaren Legera jotzea: lege horren 5. artikuluaren arabera, jabetzaren eraketa-tituluak edo estatutuak aseguruaren figura hartzen du barne.

Halaber, lege horren 9.1.f letran xedatzen da erreserba-funtsarekin konplitu behar dela derrigorrean eta aseguru-kontratu bat sina daitekeela erreserba-funts harekin (sina dezake): «(…) Ondore guztietarako, erkidegoari dagokio erreserba-funtsaren gaineko titulartasuna; funts hori kopuru zehatz batekin zuzkitu beharko da, eta kopuru hori ezin da inoiz izan azken aurrekontu arruntaren ehuneko 5 baino txikiagoa. Erreserba-funtsaren kontura, erkidegoak aseguru-kontratua sina dezake, finkari eragindako kalteak estaltzeko; bestela, kontratua egin dezake ondasun higiezina eta horren instalazio orokorrak etenik gabe iraunarazteko».

Ikus daitekeenez, mota horretako aseguruak edo bizitzeko bermeak ez dira nahitaezkoak bizilagunen komunitateentzat, jabeek erabakia baizik. Alabaina, legeak ez badu ere ezartzen asegurua betebehar gisa, Eraikuntzaren Kalitaterako Legeak argitzen du nahitaezkoa izan daitekeela aseguru bat edukitzea, komunitatearen autonomiaren eta eraikuntza-urtearen arabera.

Halere, bizilagunen komunitateek aseguru-zerbitzuak kontratatzea erabaki ohi dute orokorrean, higiezin komuna babesteko, higiezin komunak kalteak izan baititzake; gainera, komunitateak ez badu inolako babesik eta gorabeheraren bat jazotzen bada, jabe guztiek hartu behar dute gorabehera horren erantzukizuna beren gain, baita gastu guztiak ordaindu ere, bakoitzak ordaindu beharreko ehunekoa kalkulatzeko zatiketa bat eginda. Horregatik guztiagatik, komeni da aseguru bat izatea.

Bizilagunen komunitateko asegurua eta aseguru partikularra: Zer lotura dute?

Seguruenik, bizilagunen biltzarretan eztabaida eta polemika sortu ohi du arazo horrek, bereziki, etxebizitza-soluzio bertikaletan edo konglomeratuetan, hala nola apartamentu-eraikinetan. Zuzenbidearen lege unibertsaletako batek bezala funtzionatzen du arazo horrek: «zure eskubideak amaitzen dira nireak hasten direnean».

Bada, aseguru batek jabeen komunitate batean eskaintzen duen zerbitzu-paketea «erakargarri» bihurtzen duen arau-konbentzio bat badago ere, halakoek ez dute erabateko estaldura eskaintzen zu bizi zaren etxean gerta litezkeen jazoeretarako.

Jabeen komunitatearen aseguruak gauza asko aseguratu ditzake bizilekuaren barnean, hala nola ateak, leihoak, hodiak eta sistema elektrikoak, halako elementuak bizitoki-multzoaren parte baitira; baina aseguru komunitarioak ez ditu etxebizitza bat kaltetzen duten egoera guztiak estaltzen.

Aseguruaren ardura duen enpresak erabateko estaldurak edo estaldura esklusiboak eman ditzake, eta kaltearen erantzukizuna maizterrari dagokion kasuan –instalazioak gaizki erabili dituelako–, halako estaldurek askatasuna ematen dute; horregatik, maizterrari ez zaio komeni soilik bere jabetzak babestea; eragin ditzakeen kalteekin ere kontuz ibili behar du, batzuetan komunitateak ez baitu erantzukizunik halakoekin.

Jar dezagun adibide erraz bat eskubideen eta betebeharren lotura hori ulertzeko, batzuetan oso zaila baita hori ulertzea, baina funtsezkoa:

Aseguru komunitarioek beruneria- eta hoditeria-konponketak estaltzen dituzte, baina konponketa baterako ebaluazioan baieztatzen bada kaltea bizilagun batek eragin duela, hark egin behar dio aurre. Eta ez badu halako «istripuak» estaltzeko aseguru partikularrik, bere gain hartu beharko ditu gastu guztiak, batik bat, hirugarrenei kalte egin badie.