Nire pisua ekitaldiak egiteko alokatu dezaket?

Jabetza pribatuak dauzkagunean, horiekin «nahi duguna» egin dezakegula pentsa dezakegu. Sarean gehien galdetzen den gauzetako bat da norbere pisua ekitaldiak egiteko alokatu ote daitekeen, adibidez: festak egiteko, bilera zibilak edo hori baino gehiago ere. Erantzuna baiezkoa da, baina gure jabetzan «nahi duguna» egiteak bizilagunak ez gogaitzeko edo zure pisua arriskuan ez jartzeko baldintza batzuk hartu behar dituzu kontuan.

Aurreratu dizugu zure lekua festa bat egiteko alokatu dezakezula, baina tokiko agintaritzek bertan egitekoa den ekitaldiaren berri izan behar dute. Horretarako, ekitaldiaren antolatzaileekin sinatutako alokairu-kontratuan adostu duzuen denbora-tartean egitekoak diren jarduerak bermatzeko baimen bat izapidetu behar duzu, dagokion instantzian.

Baimena eman dezakeen erakundean, higiezinaren fede emateko edo berau ikuskatzeko eskatuko da, eremuko gainerako bizilagunen bakea edo atsedena galarazi gabe ekitaldi bat egiteko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko; bereziki, hiriko zaratatik aparte dagoen bizileku-eremu batean badago.

Baldintza ohikoenetakoak hauek dira:

  • Suteen kontrako babesa eta segurtasun-neurriak, baita irteera zabalak edo hainbat pertsona batera irteteko modukoak izatea ere. Elementu horien artean, su-itzalgailuak –lehorrak edo kimikoak–, ke-detektagailuak eta aireztapen-sistema daude.
  • Intsonorizazioa: Pisu batean egiten den zaratak inguruko pertsonen lasaitasuna ez eragozteko hainbat estaldura eta elementu daude. Bereziki, bizitegi-eraikinetan eskatzen da horiek jartzeko.
  • Pertsona askorentzako moduko zerbitzu sanitarioak eta elbarrientzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako sarbide bereziak.
  • Autoak aparkatzeko eremua: bereziki, jende askorentzako ekitaldien kasuan.

Nire pisua festetarako alokatzearen arriskuak eta nola babestu

Zure etxean jarduera berezi bat egiteko udal-lizentzia lortzearekin batera, kontuan hartu behar duzu zure jabetza alokatzeko prestatzen duzun kontratuan zure ondarea babesteko salbuespen batzuk jaso behar direla.

Ekitaldia egiteko beharrezko baldintza egokiak eskaintzean, ekitaldiko antolatzaileei eska diezaiekezu instalazioak egoera onean mantentzeko eta festa edo bilera bukatzen denean eta ondasunak berriz entregatzen dizkizutenean jasotzean zuten kalitate berarekin itzultzeko.

Era berean, erabiltzaile edo gonbidatuak adostutako eremuaren barruan egon daitezela eska daiteke kontratuan, bizilagunei eta oinezkoei enbarazu ez egiteko.