Nola banatzen dira gastuak bizilagunen erkidegoan?

Bizilagunen erkidego batean bizi garenean, kontuan hartu behar dugu ondasun komunen eta zerbitzu publikoen gastuak jabekide guztien artean banatu behar direla. Erkidegoaren estatutuek bizilagun bakoitzaren partaidetza-kuota zehaztu behar dute. Era horretan, legez badakite partekatutako ondasunen edo gastuen gaineko ordainketa egiteko betebeharra eta erantzukizuna dituela bakoitzak. Hortaz, hori guztia argi edukita, erkidegoan gastuak nola banatzen diren jakin behar du jabekide bakoitzak.

Bizilagunen erkidego baten gastuak banatzea

Nork ordaindu behar ditu gastu komunak?

Jabetza Horizontalaren Legeak xedatzen du jabekide bakoitzak bizi den higiezinaren gastu komunak ordaintzeko betebeharra duela. Hori guztia eraikinaren, gastuen, kargen eta zerbitzuen gainean ezarritakoari jarraikiz, betiere bereizterik ez badago.

Maiztergoari dagokionez, jabeak ordaindu behar ditu gastu komunak, maiztergo-kontratuan ordainketa horiek maizterrak egingo dituela hitzartu arren.

Ordainketa-kuotak:

Jabetza-estatutuetan jabekide bakoitzak zenbat ordaindu beharko duen zehaztu behar da. Berez, eraikinaren bizigarritasuna, bizilagun kopurua eta eremu komunei, baita zerbitzuei ere, zer erabilera ematen zaien aintzat hartuta kalkulatzen da ehuneko hori. Baliteke ordaintzeko 2 modu ezartzea, erkidegoaren batzar baten bidez.

Partaidetzagatiko kuotak:

Higiezinaren balioa, erabilera eta kokapena aintzat hartuta erabakitzen dira kuota horiek, eta hauetan oinarrituko dira mozkinak eta gastu komunak zehazteko. Nabarmendu behar dugu etxebizitzan edo higiezinean egindako hobekuntzek ez dutela partaidetza-kuota aldatuko, betiere erkidegoaren batzarrak horrela aho batez adierazten ez badu.

Gastuak hainbana:

Baliteke, orobat, erkidegoaren batzar baten bidez eta jabekide guztiek aho batez hala erabakita, ondasun eta gastu komunak zati berdinetan ordaintzea ezartzea. Legeak metodo hori babesten du, eta onuragarria da erkidegoan gehiago eta gutxiago nork ordaintzen duen erabakitzeak eragindako arazoak saihesten direlako.

Jabetza horizontalaren legearen araberako erkidegoko gastu motak

Eremu komunen gastuak:

Eraikinak, baita aisialdi-eremuek ere, behar bezala funtzionatzeko behar diren gastuak, alegia. Esate baterako, igogailua, eskailerak, tokia garbitzea, parkeak, etab. Jabekide guztiek nahitaez ordaindu behar dute gastu hori, eta bakar bat ere ez dago salbuetsita.

Aparteko gastuak:

Eraikinak ustekabean eta unean-unean izandako kalte edo narriadurak eragindakoak. Adibidez, uraren hodi bat haustea, kableen arazoak eta abar. Aurreikusita ez dauden gauzak dira, eta erkidegoak ahalik eta lasterren konpondu behar ditu bizikidetza onaren eta behar bezalako bizigarritasun-baldintzen mesedetan.

Erkidegoaren ordainketak aldatzea

Jabeek erkidegoaren ordainketak egiteko metodoa alda dezakete, baina bizilagunen batzar baten bidez egin beharko da nahitaez; horrez gain, gai-zerrendan ordaintzeko era aldatzea agertu beharko da.

Aldaketa hori bizilagunen batzarraren akten liburuan jasota egon behar da, eta aho batez onartu beharra dago. Bizilagunen bat ez badago ados aldaketekin, guztiak bat etortzea lortu beharko da.

Erkidegoaren gastuak ordaintzeko bizilagunen taldeak

Bizilagunek hala nahi badute eta egoki iritziz gero, zenbait talde sor ditzakete erkidegoaren gastuak ordaintzeko. Adibidez, solairuka bana ditzakete; hala, solairu batekoak zerbitzuak ordaintzeaz ardura daitezke, beste batzuk eremu komunen garbiketaz, beste batzuk makinak, hodiak, kableak eta abarrak hondatzeak eragindako aurreikusi gabeko gastuez, etab.

Abokatu gehienek era horretako antolamenduak baztertzen dituzte, ordea; oso litekeelako gatazkak eta ordainketen atzerapenak sortzea.

Jabetza Horizontalaren Legea oso zehatza da gastu komunen banaketari dagokionez, eta aholkularitza eduki beharra dago beti, legezko bideetara jo nahi izatekotan.