Cómo-comprar-el-piso-correcto

Nola erosi pisu egokia?

Pertsona batek har dezakeen erabaki ekonomiko garrantzitsuenetariko bat pisu bat erostea da. Gizabanako orok bizitzako aroren batean egin nahi duen ausardia eta independentzia erakustaldi bat da. Gaur egun, Espainia, pixkanaka, duela urte batzuk izandako krisi ekonomikoa gainditzen ari da. Krisi horrek herrialdeko etxebizitzen sektore osoa ezegonkortu eta pisu bat erosi nahi zuten espainiarrengan eta atzerritarrengan ezinegon handia eragin zuen.

Analista batzuen ustez, urtea bukatzeko geratzen den tartean etxebizitzen prezioak jaisten jarraituko du, beraz, zure bizitzan zalantzarik gabe onura asko ekarriko dizkizun erabakia hartzeko aukera ona da.

Pisu bat erosteko, aholkuak entzun behar dira; batez ere, gaztea bazara eta jabetzan zerbait izango duzun lehenengo aldia bada. Arlo honetan ez da inoiz oso harroa izan behar; norbere gustuak eta espektatibak oso garrantzitsuak dira, baina arlo horretan esperientzia duen jendeak laguntzen badizu, erabaki egokia hartuko duzu eta ez duzu zure ondarerako eta ongizate orokorrerako kaltegarria izan daitekeen erosketarik egingo.

Pisu bat erosterakoan kontuan hartu behar dituzun aholku erabilgarriak

Lehenik eta behin, autoebaluazio finantzario bat egin behar duzu, une honetan daukazun diru-sarreren kopuru zehatza ezagutzeko eta beste urte batzuetarako kalkulua egiteko. Izan ere, pisu bat erosteko unean, hasierako kuota batzuk ezereztu egiten dira, kasu gehienetan etxebizitzaren kostuaren % 30 inguru, eta hasierakoa ordaintzerik ez baduzu, zure ahalmen finantzariora hobeto egokitzen den higiezin bat aukeratu beharko duzu.

Horrez gain, ameskeriak alde batera utzi eta zure errealitatearen araberako espektatibak izan behar dituzu. Zure gustuko etxe bat erosteko behar beste diru ez baduzu, ez da komeni etorkizun hurbilean nekez ordaindu ahal izango dituzun banku-maileguak hartzea. Gainera, hipotekaren tasak eta erosketak eragiten dituen gainerako gastuak ere kontuan hartu behar dituzu. Ondorioz, beti bizitzeko beharrezko baldintzak betetzen dituen, zure behar guztiak asetzen dituen eta, noski, denbora luzean ordaintzeko moduko gastuak dituen etxebizitza bat eskuratzen saiatu.

Pisuen erosketaren munduan informazioa funtsezkoa da. Zera esan nahi dugu, salgai dauden higiezin guztiak beti sakon aztertu behar direla, baita haien egoera eta zein lekutan kokatuta dauden ere. Azken hori bere balioari eta etorkizuneko errentagarritasunari dagokienez erabakigarria izan daiteke. Pisu bat erosterakoan, inbertsiogile gisa pentsatu behar da. Ez gara ari ondasun higiezin bat besterik gabe erosten; etorkizuna erosten ari gara, eta une jakin batean diru-sarrera gehiago lortzeko erabilgarria izan daitekeen pieza bat.

Oraina eta etorkizuna dira zer etxebizitza erosi erabakitzen duzunean kontuan hartu beharreko faktoreetako bi. Hala, jarraian, zure bizitzako aro garrantzitsu horretan lagungarriak izango zaizkizun tip labur batzuk aurkituko dituzu:

  • Zahartzaroan lagungarria gerta dakizuke pisua: Bizitzeko aterpe bat emanez zorioneko familia bat sortzearen alderdia alde batera utzita, erretiroa hartzeko garaia iristen zaizunean zure diru-sarrerak jaitsi egingo dira eta baldintza horietan pisu bat erostea zaila izango da. Horregatik, gaztaroa eta gaur egun sortutako diru-sarrerak baliatu behar dira.
  • Etxebizitza hobetzeak fruituak eman ditzake: Alokairu baten kasuan ez bezala, pisu propioa erosiz gero zure gustuen arabera hobetu ahal izango duzu. Gainera, egiten diozun hobekuntza bakoitzeko, merkatuko balioa handitu egingo da. Horrek esan nahi du saldu edo errentan emanez gero diru-sarrera gehiago izango dituzula.
  • Lantokitik gertu egotea: Orainaz ari garela, zure bizilekua izango den pisua zure lantokira iristeko zailtasunik eragiten ez dizun eremu batean egon dadin ahalegindu behar da beti. Garrantzitsua da, horrela etxeko gastuak eta gainerako betebeharrak kitatzeko bizibideari eutsi ahal izango diozulako.
  • Kokapena da gakoa: Pisua urruti baldin badago, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzea eta horietaz gozatzea oso zaila egingo zaizu. Era berean, garraioa ere zailagoa izango da, eta agian, azkenean, gastu asko izango dituzu. Horregatik, hirian edo handik ez oso urrun dagoen pisu bat bilatu behar duzu. Tratamendu bat egitea edo senide baten laguntza jasotzea eskatzen duen gaixotasunen bat baldin baduzu, ospitaletik gertu bizitzea komeni da. Era berean, seme-alaba txikiak baldin badituzu, eskolatik gertuko eremuak izango lirateke onenak.
  • Ez ibili presaka: Logikoa eman dezake, baina arlo honetan lasaitasuna da tresna garrantzitsuenetarikoa; inoiz ez da abentura honetan hasi behar prestatuta egon gabe, ez ekonomikoki bakarrik, baita pertsonalki eta afektiboki ere. Zenbat eta presio gutxiago izan, orduan eta probabilitate handiagoak izango dituzu zure benetako beharren araberako pisu bat erosteko.

Beti izan kontuan aholku hauek eta ez utzi alde batera. Informazioa gustatu bazaizu, zure sare sozial guztietan partekatu dezakezu. Zure abentura berrian zorte handia opa dizugu.