problemas-se-encuentran-las-empresas-de-limpieza

Nolako arazoak topatu ohi dituzte garbiketa-enpresek bizilagunen komunitateetan?

Garbiketa oso garrantzitsua da bizilagunen komunitateetarako. Horregatik, entitate juridiko horiek garbiketa-enpresak kontratatu ohi dituzte, haien guneen txukuntasuna zaindu dezaten. Hala eta guztiz ere, askotan gaizki-ulertuak gertatzen dira, enpresak aurkeztutako aurrekontuarekin eta enpresa horiek estaltzen dituzten zereginekin lotuta.

Ondorioz, garbiketa-enpresek premien araberako zerbitzuak eskaintzen dizkiete bezeroei, kasu honetan, komunitateei; horrenbestez, aurrekontuan zehazten dituzte eskainitako zereginak: pasilloen eta eskaileren garbiketa, erabili beharreko garbiketa-materialak, eta abar.

Hala eta guztiz ere, enpresek baldintzak normalean zehatz-mehatz zehazten badituzte ere, batzuetan gatazkak izan ohi dituzte, hala nola, bizilagunek garbiketa-produktuak erabiltzea beren gauzetarako. Hori dela-eta, komunitateak, hainbeste produktu gastatzearen kausa zein den jakin gabe, produktu gehiago jartzera behartzen du enpresa eta, honenbestez, gastuak asko igotzen dira.

Gainera, komunitate askok ez dute garbiketa-produktuak gordetzeko toki egokirik eta, beraz, kontagailuen gela egokitzen dute hartarako. Baina, batzuetan, bizilagunek beren gauzak gordetzeko baliatzen dituzte halako tokiak, eta produktuak babesteko egokitzea galarazten du horrek.

Horretaz gain, garbiketa-enpresek arazoak izan ohi dituzte, hitzarmenaren arabera komunitateetan egin ditzaketen lanekin nahasketak egon baitaitezke. Beraz, enpresak, kontratuaren arabera, etxebizitza-multzoko espaloia baino ez badu erraztu behar, orduan aparkalekurako sarreraren, zabaltzaren eta barneko patioen garbiketa aparte ordaindu behar da. Halaber, argiak aldatzea (pasilloetan eta igogailuetan) eta mantentze-lan espezifikoak egitea –hala nola igogailu-kabinan egin beharrekoa– normalean ez dagokie garbiketa-enpresei.

Azkenean, beste egoera gatazkatsu bat izan daiteke komunitateetan iturririk ez egotea. Hori dela-eta, batzuetan bizilagunek adosten dute ur-ontzi bat ematea, baina zenbait kasuetan, jabeek ez dute lagundu nahi eta, honenbestez, irregulartasunak sortzen dira garbiketa-zerbitzuan eta enpresak iturri publikoetatik hartu behar izaten du ura.

Lan egiteko eta bizitzeko tokiak partekatzea oso gai korapilatsua izan daiteke.

Gastu komunak ordaintzen dituzten bizilagunak, gerora eskubidez dagokiona erabili behar duenean, gainerako bizilagunekin partekatu behar dituen elementu guztiak txukun eta behar bezala egotea espero du; horregatik, askotan eragozpenak sortzen zaizkie enpresei, hala nola langileak lanean ari direla bizilagunen batek instalazio horiek erabili nahi dituenean.

Beste arazo ohiko bat zera da, bizilagunek ez dutenean ulertzen zenbait erantzukizun ez dagozkiola garbiketa-enpresari, mantentze-lanetako beste sektore batek egin behar baititu halakoak, garbiketa-enpresek jarduera horretarako tresneria egokia ez dutelako edo obra hori egiteko jakin behar dena ez dakitelako. Horren adibide klasiko bat da bizilagunek nahi izatea garbiketa-enpresak hodiak libratzea edo argiren bat aldatzea.

Are gehiago, garbiketa-enpresa arruntek ezin dituzte zenbait garbiketa-lan berezi egin, hala nola igogailuen aginte-panelen garbiketa; izan ere, pertsonen eskuetako koipez betetzen dira igogailuen aginte-panelak eta, horregatik, batzuetan funtzionatzeari uzten diote, etengabeko erabilera hori dela eta. Halako kasuetan, garbiketa hori igogailuaren mantentze-lanen ardura duen enpresari dagokio, igogailuaren pieza horiek manipulatzeko erreminta bereziak baliatu behar baitira.

Horregatik guztiagatik, komeni da bizilagunen komunitateetan espezializaturiko garbiketa-enpresek dituzten zeregin guztiei eta horiengatiko prezioei buruzko informazio eta xehetasun guztiak ematea, arestian deskribaturiko arazoak saihesteko eta, guztiek espero duten bezala, kalitatezko zerbitzua emateko.