Zer da higiezin-tasatzaile bat?

Higiezin-tasatzailea da higiezinaren merkatuko prezioa ezartzen duena. Etxebizitzaren ezaugarriak eta kokapena goitik behera aztertzen ditu haren balioa zehaztu ahal izateko. Espainiako legeen arabera, tasatzailea arkitektoa, arkitekto teknikoa, industria-ingeniaria edo, hala dagokionean, nekazaritzako ingeniaria izan behar da. Hori hala da arloko profesional bat behar delako ondasun baten prezioa ezartzeko.

Oro har, dagokion finantza-erakundeak kontratatzen du tasatzailea, salmenta edo hipoteka tarteko dela, baina baliteke jabeak berak jakin nahi izatea etxebizitzak zer balio duen, izan litezkeen interesdunei eskaini ahal izateko.

Banku-erakundeek tasatzaileak izaten dituzte; hori horrela, higiezin bat erosteko mailegurik eskatzen dugunean, pertsona fisikoak ez du bere kontura tasatzaile bat zertan bilatu, bankuak berak eman egiten baitu.

 

Ondasun higiezin baten tasazioa egiteko mekanismoak

Lehenik, higiezinaren tasazioa eskatzean, tasatzaileak tasazio-zerbitzuengatik ezarritako prezioaren berri emango dio bezeroari, eta jabeak hori onartutakoan, profesionala lanean hasiko da; lehen urratsa jabeak emandako etxebizitzaren zehaztasunak eta katastro-erregistroan ageri direnak aztertu eta alderatzea da.

Era berean, jabetza-titulua udalean dauden datuekin alderatu eta aztertzen du. Hori erkatze aldera, legeak xedatu bezala. Prozesu hori amaitutakoan, tasatzailea etxebizitzara joaten da, hura goitik behera xehatzen du, eta kokapenaren eta haren albokotasunen gaineko landa-ikerketa zehatza egiten du, higiezinaren prezioa, duen egoera zein kokaturik dagoen tokia aintzat hartuta, ebaluatu ahal izan dezan.

Azkenik, ondasun higiezinen erakunde guztietara jotzen du salgai dauden eta jabearenarekin nolabaiteko antzekotasunak dituzten higiezinen prezioak alderatzeko. Hori guztia egin ondoren, azken txostena prestatuko du, eta, sinatuta, eman egingo dio, dela eskatu duen finantza-erakundeari, dela bezeroari zuzenean.

 

Higiezinaren tasazioa egitean kontuan hartzen diren berariazko baldintzak

Tasatzaileak askotariko faktore garrantzitsuak hartu behar ditu kontuan lana egin ahal izateko. Hona hemen baldintzak:

Kokapena:

Higiezina geografikoki non dagoen kokaturik guztiz garrantzitsua da, horren arabera, izan ere, haren prezioa handia edo txikia izango da. Horren adibiderik onena hirigunean dauden etxebizitzak eta landa-inguruneetan daudenak dira. Etxeek antzeko ezaugarriak izan arren, kokapenak zein erakunde eta zerbitzu publikoetatik gertu egoteak ematen die diru-balio handiago.

Egoera:

Hau ere ezinbestekoa da, eta pertsona guztiek hartzen dute kontuan. Fatxada bikain dagoen, berdeguneak dituen, garbiketa ezin hobea duen, eraikina guztiz segurua den eta higiezinak, kanpotik zein barrutik, itxura ona duen, funtsezkoa da askoren erosketa-aukera izan dadin.

Aireztapena eta orientazioa:

Alegia, argiztapen naturala duen, berdeguneak inguruan dituen, eta leihoak non dauden, jabeak babestuta egon daitezen, hotzetik nahiz berotik.

Azalera:

Higiezinak zenbat metro koadro dituen neurtzea ere bada garrantzitsua. Ezaugarri horiek guztiek ez dute kostu bera, baina bezeroak zer nahi duen ere axola du, horregatik kontuan hartzen diren lehen gauzetako bat da etxebizitza tasatzeko orduan.

Egin berri diren salmenak:

Etxebizitza kokaturik dagoen aldean salmenta-eskari handia badago, haren balioak nabarmen egingo du gora. Pertsonek ikusten badute herri batean etxe asko eskuratzen ari direla, prezioa ez dela sobera altua eta bizitzeko toki ona dela pentsatuko dute. Bi alderdi horiek baturik, bai tasatzailea bai jabea ados jarriko dira prezioari dagokionez.

Zabaldu informazio hau zure sare sozial guztietan, pertsonek are gehiago jakin dezaten gai honi buruz. Jakinarazi zure esperientziak iruzkinen atalean