Zer da higiezinen katastroa?

Ondasun higiezinen bat dutenek jakin behar dute higiezinen katastroan erregistratu behar dutela. Nahitaezko eta doako izapidea da. Erregistratzeko, bada, ondasun higiezinen deskribapen osoa eta zehaztua eman behar da; berdin dio landa-ondasunak, hiri-ondasunak edo ezaugarri berezikoak diren. Izen-emateak izaera administratiboa du, eta Higiezinen Katastroari buruzko Legeak arautzen du. Jabetzari buruzko Legearen bestelakoa da; izan ere, jabetza-erregistroak kostu bat du.

Higiezina identifikatzean, honako hauek deskribatu behar dira: zehaztapenak, kanpo- eta barne-ezaugarriak, herria, kokapen espezifikoa, azalera, erabilera, balioa, erreferentzia eta katastro-titularra. Higiezina inskribatzen ez duena ez da horren legezko jabetzat joko, harik eta legea bete arte.

Zergatik da nahitaezkoa higiezinen katastroa?

Printzipioz, lurraldean kokatutako higiezinen kontabilitatea egin beharra dago, bai eta jabeak maila seguru batean mantendu ere; hartara, etxebizitzak edozer ezbehar izanez gero, lege-ekintza egokiak hartu ahal izateko. Gainera, higiezinaren jabeak emandako datuak errealitatearekin bat datozela egiaztatzea du helburu.

 

Higiezinen katastroa izapidetzea

Askotariko izapideak egin behar dira erregistroa egiteko, erregistroa eragin duten gertaerak zeintzuk diren. Prozedura guztiaren barruan daude katastro-titularrek egindako adierazpenak, notario eta erregistratzaileen jakinarazpenak, udal eta zerga-administrazioen komunikazioak eta egoki diren eskaerak.

Katastro-titularren eskubideak

Katastro-titularrek eskubide ugari dituzte katastroari dagokionez; dena dela, hona hemen alderdi garrantzitsuenak:

  • Errespetuz, begirunez eta edukazioz tratatua izatea.
  • Bere jabetzakoa den higiezinaren izapidetzeari buruzko informazioa izatea, zentzuz eta ezer utzi gabe.
  • Bere etxebizitzaren harira egiten den dokumentazio guztiaren kopiak lortzea; betiere, bere kostura baldin bada.
  • Katastroa eta bere jabetzakoa den eraikuntzarekin lotutako guztia izapidetzeaz arduratzen diren agintariak pertsonalki ezagutzea.
  • Kexak, errekurtsoak, erreklamazioak eta iradokizunak jar ditzake prozedura irekietan, baldin eta interesdun nagusia bada.
  • Bere datu pertsonalak ezagutzeko eskubidea, bai eta, katastroan akats arinen bat izanez gero, egoki diren zuzenketak egitekoa ere.
  • Bere jabetzakoak diren ondasun higiezin guztiak –deskribapen osoa barne, are eremu ekonomikoan ere– higiezinen katastroan erregistratuta gelditzeko eskubidea.
  • Katastroaren datu-basera sar daiteke, informazioa egiaztatzeko, baldin eta egoki diren parametroen barruan baldin badago.
  • Katastro-izapideari dagokion epaitegian entzuna izateko eskubidea.
  • Katastro-prozedura legeak xedatutako denbora-bitartean amaitu behar da.
  • Legeak ez badu dokumentuak aurkeztea exijitzen, jabeak ez dizkio zertan esku dizkion erakundeari eman.

Katastro-informazioaren erabilgarritasuna

Zerga-administrazioak erabiliko du ondasun higiezinaren jabeak emandako katastro-informazioa, berak zehaztu eta arautuko baititu zerga-kontribuzioak legak xedatutako denbora-bitartean.

Puntu honetan, uler dezakegu higiezinen katastroa herrialdeko higiezinen errolda egiteko onura bat dela, eta, gainera, eraikuntzaren balioaren berri ematen diola estatuari, bai eta aipatu higiezinaren jabe bakoitzari buruzko nahikoa ezagutza ere.

Bestalde, erregistro hau ezartzea onura masiboa izan da herritarrentzat, erraztasun osoz eta doan kontsulta baitezakete orain mota honetako dokumentazioa. Gainera, etxebizitza, lokal edo bulegoarekin edozer lege-ezbehar izanez gero, katastro-informazioa duten erakunde publikoetara jo dezakete zuzenean.

 

Estatuak katastro-erregistroarekiko dituen eskumenak

Higiezinen katastroa Katastroaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumena da, eta hori lankidetzan aritzen da hainbat administrazio publikorekin, herritarren onurarako; izan ere, lurralde osoko udal eta katastro-zerbitzuetara jo dezakete.

Informazio hau zure gustukoa eta oso lagungarria izatea espero dugu. Parteka ezazu zure sare sozialetan, eta utz iezaguzu zure iritzia iruzkinen atalean.