Zer da hobeto, erostea ala alokatzea?

Guztiok izan ohi dugu, bizitzako une jakin batean, bakarrik bizitzeko gogoa, nahi dugun moduan bizitzeko espazio bat izan eta beste pertsona baten arauen mende ez egoteko. Ideia hori egi bihur dezake bizitzan aurrera egin nahi duen edonork, soilik lan egonkorra izan eta ahalik eta aukerarik onena bilatu behar baita. Hala ere, zalantzarik handiena sortzen zaie heldu askori bakarrik bizi nahi duten unean: zer da hobeto, etxebizitza alokatzea ala erostea?

Logela baten kostua higiezina aurkitzen den gunearen araberakoa da, bai eta eskaintzen dituen onuren araberakoa ere. Bestalde, etxebizitzen jabeek maizterrak inoiz ordaindu behar ez dituen gastuak kitatu behar dituzte, hala nola zergak, aseguru-zorrak eta erkidegoko ordainketak.

Etxebizitza propioa erostearen abantailak eta desabantailak

Zure jabetzako etxebizitza bat izateak dituen onura ekonomikoez hitz egin baino lehen, kontuan hartzea merezi duten onura sozialak aipatuko ditugu. Higiezin bat zure izenean duzunean, esan daiteke askatasunaren zati handi bat duzula. Izan ere, zure arau propioak sor ditzakezu, zure nahien arabera bizi zaitezke eta, jakina, ez zara arduratu beharko higiezinari kalterik eragiteaz; etxeko elementu guztiak erabili ahal izango dituzu eta, gainera, edonor gonbida dezakezu zure etxera edo apartamentura. Hitz batez, zuk nahi duzuna egiteko askatasun osoa duzu, betiere, legezko mugen barruan.

Horrez gain, kontuan izan behar diren zenbait onura ekonomiko daude:

Prezioaren balioa handitzea:

Kanpo-faktoreen araberakoa den arren, hala nola higiezina dagoen herrialdearen egoera ekonomiko eta soziala, teoriak dio etxebizitzek ez dutela baliorik galtzen urteek aurrera egin ahala. Aitzitik, erosi zen unean kostatu zirena baino balio handiagoa lortzen dute etxebizitzek.

Etorkizuna, bermatuta:

Zahartzaroan jasotzen diru-sarrera garbiak asko txikitzen dira. Hala ere, hori gertatzen denerako, zure etxebizitza guztiz ordainduta egotea da onena; horrela, ez duzu alokairu-gasturik edo igorpenik sortu beharko higiezina ordaintzen amaitzeko. Etxebizitza erostea ere erabilgarria izan daiteke ustekabeko gasturik sortuz gero, gastuak ordaintzeko, etxebizitza saldu behar bada.

Aldaketak egitea zure nahien arabera:

Oso garrantzitsua da, aipatu dugun lehenengo onurarekin lotuta baitago. Hau da, higiezinean egiten dituzun aldaketek etxebizitzaren balioa handitu dezakete etorkizunean, eta, gainera, ez duzu obrak egiteko inolako mugarik.

Desabantailei dagokienez, gastuekin dute zerikusia guztiek; bereziki, etxebizitzen kostua oso handia delako eta, beraz, nahikoa diru aurreztu behar delako. Eta, aurrezkiak nahikoak ez badira bankuari kreditua eskatu beharko diogunez, gastu gehiago izango ditugu hilabetean. Horrez gain, estatuari kitatu behar zaizkion zergak eta erkidegoarekiko erantzukizunak aipatu behar dira.

Etxebizitza alokatzearen abantailak eta desabantailak

Etxebizitza alokatzearen onurarik handiena da oso azkar eskuratu daitekeela. Etxebizitza erostearekin alderatuta, ez da prerrogatiba eta dokumentazio askorik behar, eta esan daiteke bakar-bakarrik bizi ahal izateko toki bat lortzeko erarik azkarrena dela. Abantaila hauek ditu, besteak beste:

Ez da diru asko aurreztu behar:

Etxe bat erostea oso garestia da alokairuarekin alderatzen badugu, azken horren kasuan soilik fidantza ordaindu behar baita. Hiri-errentamenduen Legearen arabera, fidantza hilero ordaindu beharreko zenbatekoaren baliokidea da, baina errentatzaileak eta errentariak adostu dezakete kopurua.

Dena den, beharbada, aparteko zenbait gastu izan ditzake alokairuko etxebizitza batek; esaterako, altzariei lotutako gastuak (higiezina hutsik alokatzen bada) eta higiezinen agentziari lotutakoak (partikular batekin adosten ez bada).

Prezioak nahiko finkoak dira:

Hilean ordaindu beharrekoa ez da asko aldatzen urteek aurrera egin ahala. Hain zuzen, zenbatekoak aldatu egingo dira soilik kontsumoko prezioen indizea ere handitu egiten bada. Hau da, prezioek ez badute gora egiten, alokairuaren balioa berdin mantenduko da. Eta, prezioek behera egiten badute, gauza bera gertatuko da kuotekin.

Alokairuaren desabantailak higiezinaren jabearekin eta etorkizuna gutxi bermatuta egotearekin lotuta daude. Lehenengo desabantailari dagokionez, jabearekin harreman ona izan behar da. Horrek ez du esan nahi zure laguna izan behar denik, baizik eta harremana mantendu behar dela etxean ezer matxuratu edo apurtzen bada horren berri emateko.

Bigarrenari dagokionez, zahartzaroan, zure diru-sarrerak txikitu egingo dira, eta alokairua ordaintzea zaila izan daiteke. Gainera, ez duzu izango bizitza osoan zehar egoteko zure jabetzako ezer.

Etxebizitza erosi edo alokatzeko unean, kontuan izan behar dira zenbat denborarako izango de eta horretarako arrazoiak. Hau da, urte askoan bizitzeko etxebizitza egonkor bat bilatzen ari bazara, hobe da higiezin bat erostera arriskatzea. Aldiz, arrazoi pertsonalengatik edo lana dela eta denbora jakin batez bizitzeko toki baten bila ari bazara, etxebizitza alokatzea izango litzateke zuretzako aukerarik onena.

Zalantzarik baduzu, adierazi iruzkinen atalean. Era berean, artikulu hau sare sozialetan partekatzeko gonbita egiten dizugu.