Zer gastu dakar etxebizitza bat erosteak?

Bizitza errealean zailtasun ugari izan daitezke gure ametsak gauzatu nahi ditugunean, zer esanik ez dirua tarteko dagoen horiei dagokienez. Eta etxebizitza bat erostea ez da salbuespena; baliteke pentsatzea etxebizitza bat eskuratzeko orduan erosketa bera dela izango duzun gastu handi bakarra, oker zaude, ordea. Etxebizitza hipotekarekin edo horrelakorik gabe erosita ere, beti eduki beharko duzu diru kopuru gehigarri bat erreserbaturik, beti dauden gastu gehigarri horiei aurre egitearren.

Egia bada ere aurreko urteetan bizi izan genuen krisialdi hartan jada ez gaudela, oso komeni da kalkulagailua eskura edukitzea etxebizitza bat egiaz ordain dezakegun egiazta dezagun, iraganean hartutako erabaki txar askoren ondorioak berriz pairatuko ez baditugu.

Higiezinen merkatuko analista batzuek biderketa txiki bat egitea aholkatzen dute etxebizitza erostera zer zenbateko bideratu beharko dugun jakite aldera. Aski izango da bider lau egitea urtean dituzun diru-sarrera guztiak. Horrez gain, beste batzuen iritziz, 6 edo 7 urteko lansariak ere eduki behar dira erosketa inolako arazorik gabe egin ahal izateko.

Halaber, kontuan hartu beharra dago gastuak aldatuko direla erosten duzun etxebizitza nolakoa den; adibidez, ez ditugu zerga berak ordaindu beharko erositakoa etxebizitza berria edo bigarren eskukoa den. Oro har, esan dezagun etxebizitza bat erosteak eragindako gastu gehigarriak, guztira, haren balioaren % 10 eta 15 ingurukoak izaten direla; hori erreferentzia gisa erabil dezakegu, gutxi gorabehera jakin dezagun zehazki zenbateko dirua eduki beharko genukeen, inolako eragozpenik izan ez dezagun.

 

Etxebizitza erosteak sortutako gastuak

Baliteke pentsatzea hipoteka dela zorrotz ordaindu beharko duzun gastu handi samar bakarra, oker zaude, ordea; badira beste gastu eta zerga batzuk, jabe guztiek etxebizitza erosten dutenean ordaindu beharrekoak. Baina ez arduratu, etxebizitza eskuratzeak sortzen dituen pasibo guztiak jakinaraziko dizkizugu zerrenda eguneratu batean. Gogoan izan nahitaez bete beharrekoak direla, agintariekin arazorik ez izateko, eta horren ondorioz egoera kaltegarririk izan ez dezazun. Gastuen artean honako hauek daude:

Notariotzari eta erregistroari buruzko gastuak

Ez du axola erosten duzun etxebizitza guztiz berria edo bigarren eskukoa den, notarioei ordaintzen zaizkien lansariak, arantzelak deritzonak, Estatuak ezarritako betebehar bat dira, eta bete beharrekoa, beraz. Funtzionario horiek guztiek zenbateko bera kobratuko dute higiezinaren balioaren arabera; adibidez, etxebizitza batek 250.000 euroko balioa badu, 800 euro inguru ordaindu beharko dira salerosketako eskritura publikoa egilesteko.

Notarioak sinatutako eskritura horiek erregistratu behar dira, eta horrek diruzko kostua eduki badauka; lansariak dagokion legean ezarrita badaude ere, horien zenbatekoa etxebizitzaren balioaren araberakoa izango da, baina gehienetan 400 eta 650 euro bitartean izaten da.

Nolanahi ere, gastuak aldatu egingo dira hipotekarekin eskuratuz gero, bereziki banku-erakunde gehienek administrazio-gastu horien ardura beren gain hartzen dutelako; horrenbestez, bezeroak ez ditu bere gain hartu beharko, baina eragina izango du horrek hipotekaren balioaren zenbatekoan, eta komisio edo interes gehiago kobratuko ditu bankuak. Banku guztiek ez dute jokabide bera, ordea; zenbaitek % 100 hartzen dute beren gain, beste batzuek zati bat soilik, eta bakan batzuek ez dute deus ere beren gain hartzen.

Gestoria, aukerako gastu

Erakunde profesional bat nahitaez kontratatu beharrik ez dago salmenta egiteko, eroslearen erabakiaren mende dago guztiz, beraz, haietako bat kontratatzea edo ez. Baten batek ez baleki ere, zergak ordaintzeko eta bestelako egintzak gauzatzeko izapide guztiak egiteaz arduratuko dira erakunde horiek. Estatuaren erregulaziorik ez duten profesionalak izanik, ez dute tarifa zehatzik; oro har, hipotekapeko etxebizitza erostean kontratatu ohi dira.

Horrelakoetan, bankua arduratuko da erakundea kontratatzeaz, eta funtsen hornidura esango zaio horri; izapide guztiak egindakoan kudeatzaileak eginiko jarduketa guztietatik soberan gelditutako dirua itzuliko zaio hipotekadunari, eta eman egingo zaizkio banku-erakundeak bere gain hartzen ez dituen fakturak, eskriturak.

Sortutako zergak

Etxebizitzaren balioak zein berria edo erabilia izateak eragingo dute honetan. Balioarekin lotuta, BEZa ordaindu beharko da; gaur egun % 10 da, hau da, etxebizitza batek 300.000 euroko balioa badu zerga horrengatik 30.000 euro ordaindu beharko dira guztira. Eta BEZa ere ordaindu beharko da etxebizitza publikoaren kasuan, baina horrelakoetan % 4koa izango da. Gainera, Egintza Juridiko eta Dokumentatuen gaineko Zerga edo EJDZ ere ordaindu behar da; autonomia-erkidego bakoitzak zehazten du zerga hori, eta erosketa-prezioaren % 0,5 eta 1,5 bitartean izaten da.

Etxebizitza erabilien kasuan Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga izeneko tributua dago (OEZ); etxebizitza erosteko prezioaren eta higiezina dagoen autonomia-erkidegoaren barruan ezarritako ehunekoaren araberakoa izango da haren zenbatekoa, jakina. Oro har, tasa horiek % 6 eta 10 bitartean izaten dira.

Zalantzarik baduzu, adierazi iruzkinen atalean. Gainera, artikulu hau sare sozialetan partekatzeko gonbita egiten dizugu.